Masaje Naturala

Masaje Naturala

Atsegina gorputzarentzako eta buruarentzako

Masaje naturala gihar gainkargak,bizkarreko ,zerbikaletako,sorbaldako,beso eta zangoetako eragozpenak arintzera zuzendua dago. Masaje mota honetan presioa handia eta sakona egiten da.

Giharretako tentsioak jasangarria den molestia eragin dezake masajeak irauten duen bitartean. Helburua, tentsioak arindu eta kentzea, odol emaria hobetzea eta pilatutako zurruntasuna lasaitzea da.

Presioak handiak eta geldoak dira ehun sakonetara iritsi ahal izateko eta honek mina eragiten du, batez ere, tentsio handia duten guneetan. Hau gertatzen denean oso garrantzitsua da arnasa hartzea giharrak lasaitzen laguntzeko.

Masajea hasi aurretik tratatu behar den zonaldearen azterketa egiten da eta jasotako informazioaren arabera behar diren gihar kateak landuko dira.

Aplikatzen ditugun teknika naturalek EZ DUTE ORDEZTEN EZ BAZTERTZEN osasun-profesionalengatik  agindutako TRATAMENDU MEDIKO EDO FARMAKOLOGIKO KONBENTZIONALA. 

  • Gihar tentsioa murrizten eta ezabatzen du

  • Odol-fluxua hobetzen du

  • Pilatutako zurruntasuna baretzen du