Terapia integrala pertsona modu aktiboan sendatzeko prozesuan parte hartzean datza. Saioa hiru fasetan garatzen da.

Lehenengo fasean, pertsonak etzan eta 15 minutuko meditazio gidatua egingo du. Helburua, burua  ixilaraztea eta nola sentitzen garen ikustea da.

Bigarren fasean, kontsultaren arrazoia tratatuko da eskuz egindako teknika ezberdinak erabiliz. Bizkarreko mina, esku txingurrituak ala belauneko mina izan. Azkenik, masaje eta mugimendu batzuk eginez bukatuko da saioa.

Giharren tentsio eta minak baretzea da jomuga eta aldi berean, meditazioaren bidez gure nerbio-sistema lantzea, hau lasaituz. Saioak 90 minutu irauten du.

Hemen ikus ditzakezu salneurriak