Masaje sakona gihar gainkargak,bizkarreko ,zerbikaletako,sorbaldako,beso eta zangoetako minak arintzera zuzendua dago. Masaje mota honetan presioa handia eta sakona egiten da.

Giharretako tentsioak jasangarria den mina eragin dezake masajeak irauten duen bitartean. Tentsioak arindu eta kentzea, odol emaria hobetzea eta pilatutako zurruntasuna lasaitzea da helburua.

Presioak handiak eta geldoak dira ehun sakonetara iritsi ahal izateko eta honek mina eragiten du, batez ere, tentsio handia duten guneetan. Hau gertatzen denean oso garrantzitsua da arnasa hartzea giharrak lasaitzen laguntzeko.

Masajea hasi aurretik tratatu behar den zonaldearen azterketa egiten da eta jasotako informazioaren arabera behar diren gihar kateak landuko dira.

Prezioak ikusi nahi dituzu?