Masaje honen bitartez sistema linfatikoa aktibatzen dugu, odol bolumena mantendu eta organismoaren babesa zaintzen duena.

Sistema linfatikoaren arazoek ehunen hanturak sortzen dituzte eta toxinak ez dira gorputzetik erraz ateratzen. Masaje linfatikoa egitean mugimendu arin eta zehatzakegiten dira ehun konjuntiboaren gainean. Azalaren luzatze mugimenduak borobilean egiten dira mugimendu bat eta urrengoaren artean geldiune txikiak eginez.

Masaje linfatikoak nerbio sistema sinpatikoaren erlaxazioan laguntzen du eta gihar espasmoak gutxitzen ditu.Tratamendua ebakuntzen hanturak txikitzeko eta radiazioarentzat aholkatzen da, eta alergia eta zelulitisarentzat. Bihotzeko edo giltzurrunetako arazoak edo infekzio larriak dituztenentzat ez da komenigarria.