Loading...
Masajeak Errenteria Prana2021-01-28T13:48:41+01:00

Masajea, arnasketa eta estimulazio miofasziala Errenterian

  Prana  hitza, “hartutako airea” edo “bizi-energia” esan nahi duen hindu jatorrizko hitz sanskritoa da.

Arnasaldi bakoitzean zirkulu bat ixten dugu, hartu eta bota. Arnasketak birikak airez betetzen ditu eta arnasaldi bakoitzak, toxinak kanporatzen, odola oxigenoz asetzen eta metabolismoa maila zelularrean elikatzen laguntzen dio gorputzari.

Ohiko Galderak

Oraindik zalantzatan?2025-07-09T12:50:41+02:00

Ez da ezer gertatzen, edozein masaje aukeratu eta saioaren egun berean hitz egin eta erabakitzen dugu.

Zein da masaje egokia niretzat?2025-07-09T12:22:47+02:00

Masaje egokia aukeratzea zure premien eta  lehentasunen arabera da. Erabakitzean, kontuan izan:
Zer bilatzen duzu masaje batean? Erlaxazio sakona, tentsio muskularra arintzea, estresa murriztea, zirkulazioa hobetzea edo esperientzia energetikoa?
Osasun edo lesio egoeraren bat duzu? Garrantzitsua da jakinaraztea alergiaren bat duzun, haurdun zauden edo zure gorputzean arreta bereziz saihestu edo tratatu behar dugun eremuren bat dagoen.
Zer presio-maila nahiago duzu? Masaje batzuk leunak eta erlaxagarriak dira (masaje lasaigarria, adibidez), eta beste batzuk, berriz, sakonagoak eta muskulu-korapiloetara bideratuak (masaje sakona edo kirol-masajea, adibidez).
Zenbat denbora daukazu? Iraupen desberdineko saioak eskaintzen ditugu zure agendara egokitzeko.

Ba al dago sartzeko ostopo arkitektonikorik ?2024-03-18T19:45:11+01:00

Kalean bertan gaude, baina arrapala txiki bat dago sarreran. Zoritxarrez, ezin da aldatu, behean lokal edo upategi bat baitago, kalera aireztatuta.

Zein da garraio publiko hurbilena?2024-03-18T19:55:46+01:00

Errenteriakoak ez zaretenontzat garraio publiko hurbilena Autobusa da. Alamedan bertan dago geltokia.

Gero 5 minututa ibiltzen Topoa dago (Euskotren). Errenteriako geralekuan jeitsi eta  maldan behera  jeitsi. Gero eskubitara jo. Udaletxea eta Alameda pasa eta ibaia zeharkatu. Izkin batean ikusten da lokala, parking txiki baten frentean.

Autobuses gerturatu behar baza, badira hainbat autobus linea, hala nola, E02, E05, E03, E04, E27, E26 informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu Ekialdebus webgunea. Linea guztiek geraleku oso zentralak dituzte gure kokapenetik 2 minutura oinez.

Azkenengoz, Errenterian geldialdia duen Renfeko trena 4 minutu ingurura dago.

Non aparkatu dezaket autoa?2024-03-18T20:15:46+01:00

Prana Masajeak etxe berrien auzoan dago. Zumardiaren parean aparkaleku txiki bat dago eta gero atzeko kalean ere TAO gunea dago.

Errenteriako erdigunean TAO zerbitzua dago, baina bi aparkaleku ere oso hurbil daude.

Aparkaleku handiena Niessen merkataritza gunean dago. Aparkaleku kontsultatik 5 minutura dago oinez.

Leku Zaharra tabernaren ondoan aparkaleku txikiagoa ere badago, Goiko Kalea aparkalekua, gure kokalekutik 4 minutura dago.

Ze onurak ditu masajeak?2024-03-18T20:20:01+01:00

Edozein motatako masajeren onura garrantzitsuenetako bat gorputz eta buruaren erlaxazioa da. Ordubetez gelditu eta txipa aldatzeak laguntzen du baina ez da hor gelditzen, sistema linfatikoa hobetzen du, masajea jaso duen zonaldean odol jarioa handitzen du eta toxinak kanporatzen laguntzen du. Sistema inmunologikoari laguntzen dio eta giharrak lasaitzen ditu.

Masaje batek reboluzioak jeisten laguntzen digu, beraz, nerbio sisteman eragiten du, odol presioa eta odol taupadak baretuz.Honek egun batzuetan hobeto lo egiten laguntzen du.

Azkenik, masaje deskontrakturanteak eragin zuzena  dauka giharren tonua berreskuratzeko garaian eta deserosotasunak lasaitu edo kentzen ditu, baita ligamentu eta tendoien tentsioa ere. Masaje hauek zango, sorbalda, zerbikal eta gerrialderako aholkatzen dira baina ez dira zonalde horietara mugatzen.

Go to Top