Diafragma erlatxatu eta hartu arnasa
Sabeleko eta toraxeko organoen eta hesteen tentsioak lasaitzean datza masaje erraiala. Masajea bi ataletan banatzen da:
Lehenengo zatian, sabelaldea eta toraxa emeki-emeki masaiatzen da eta tentsioak bilatzen dira, ehuna berotzeko eta aldi berean tentsioak askatzeko.
Masajearen bigarren atalean, hainbat mobilizazio egiten dira sabelaldean, diafragman eta toraxean tentsioak askatzeko.
Oro har, ehun konektiboen atxikidurak izaten ditugu, eta horiek zaildu egiten dute organoen eta erraien mugikortasuna. Manipulazioen bitartez, atxikimendu horiek askatzen dira, baita gure gorputzaren barruan dauden blokeo emozionalak ere.
Ondorioz, ohikoa da pazienteak une jakin batean min, negar, tristura edo arnas sakonak hartzea korapilo emozionalen bat askatu duelako.