Zu zara zure proiektu garrantsitsuena
Reiki terapia naturala Japoniatik dator. Rei-k botere gorena esan nahi du eta Ki Bizi-energia edo indarra da. Literalki espiritualki gidatutako indar energia bezala itzul dezakegu. Horrela ikusita ez dirudi sinesgarria.
Neronek ez nuen asko sinisten hasieran, honetan hasi nintzenean, baina experientziak benetan energia garela erakutsi dit. Reikiak pertsonei laguntzen die, baita animaliei ere (nire txakurtxoarekin ikusi bait dut).
Akupunturak funtzionatzen duela uste baduzu, honek oinarri bera du eta gorputz fisikoa izateaz gain gorputz energetikoa ere badugula da. Desberdintasun handiena, Reikian ez dela orratzik erabiltzen eta ia ez dela gorputz fisikoa ukitzen da.
Aukera honek, Reiki terapia jasoko dutenak ez ikutzearenak abantaila asko du,batez ere, ebakuntza edo kolpe/ traumatismo garrantzitsu baten ondoren. Inork ikutzerik nahi ez duzunean eta zure etsai okerrenari ere opa ez diozun mina duzunean, orduan da Reikiak egiten duena benetan ikusi eta sentitzen denean.
Reikiak estresa gutxitzen eta erlaxatzen laguntzen du. Aldiberean sendatze prozesua azkartzen du (zauri eta kolpeak). Reiki saio bakar batek ez du eragin handia, 2-4 saio jarraian behar dira ondorioak nabaritzeko. Energia oso sutila da eta ez da ikusten edo ikutzen baina sentitu egiten da.
Reikanoak, kasu honetan nik, ez diot nire energia ematen Saioa jasotzen ari den pertsonari, energia unibertsala bideratzen dut besterik gabe. Horretarako, milaka urte dituzten sinbolo batzuk aktibatzen ditut ( Daiko Mio, e.a.) eta esku ezartzearen bidez energia hori Reikanoaren bitartez hartzailearengana bideratzen da. Reikia jasotzen duen persona gehienetan (lasaitu, erlaxatu) egiten da eta beroa ala hotza sentitzen du eskuak jartzen diren zonaldetan.
Informazio gehiago aurkitu dezakezu esteka hauen bidez Zer da Reikia? Eta zertarako balio du?