Prana, eskuz egindako teknika ezberdinak aplikatzeko ideiarekin sortu zen. Masajeak, teknika osteopatikoak, reikia, estimulazio miofaziala, luzaketak eta arnasketa teknikak.
Pertsona bakoitza gorputz fisikoaz + energia + gogamenaz osaturik dago eta dena loturik dago. Pranan, printzipio ostopatikoan sinisten dugu, hau da, gure gorputzak osasuna berreskuratzeko gaitasuna duela. Ondorioz, pertsonei bere prozesuan laguntzen diegu eta bere egoera fisikoan eragiten duen egoera metala eta emozionalaz jabetzen laguntzen diegu.
Arnasketa bizitzako jarduera guztietan oinarrizkoa da. Prana bizitzaren funtsa da; Zer gertatzen da arnasa ez dugunean hartzen?
Egunerokotasunean ez diogu arnasari arretarik ematen eta funtsezkoa da arnasa sakonak eta lasaiak hartzea. Beraz terapia integrala, masajea edo reiki saio bat jaso ezgero, askoz hobeto.
Bizi energia edo Prana gure gorputzean zehar isurtzen da. Txinako medikuntza tradizionalean energia meridianoak aurkitzen ditugu eta hindu tradizioan berriz, chakrak edgo “gurpil energetikoak” daudela badakigu.
Zatoz eta kargatu zaitez energiaz!