Kirol masajea korrikalari eta kirolarientan zentratzen da. Onura garrantzitsuena odol emariaren handitzea da eta ondorioz, giharra oxigenatu, elikatu eta azido laktikoa garbitzen du.
Kirolarientzat masajea aholkatzen da entrenamenduaren zati garrantzitsua bezala. Entrenamenduen intentsitatearen arabera gainkarga pilatzen joaten da eta mota honetako masajeak bi edo hiru astean behin jasotzea aholkatzen da.
Horrela, giharren tonua ondo mantentzen da eta gainkargak sahiesten dira urtean zehar. Honez gain, masajeak elastikotasuna hobetzen du. Artikulazioak elikatzen ditu, tendinitisa eta giharren urradura ekiditen ditu.
Masajea funtsezkoa da erdi-goi mailako probetan parte hartzen duten kirolarien prestakuntzan.